Skip to main content
2026ko ekainaren 1a
  • Ekonomia zirkularra
  • Hondakinak

Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteak sari bat eman dio Bizkaiko St. George's School ikastetxeari, ehun-materiala birziklatuz zarata murrizteko abiarazitako proiektuagatik

Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteak sari bat eman dio Bizkaiko St. George's School ikastetxeari, ehun-materiala birziklatuz zarata murrizteko abiarazitako proiektuagatik

Bilboko ikastetxe britainiarraren ekimena garailea izan da “Ikastetxe”aren kategorian, jantokiko zarata murrizteko ehun-hondakinekin panelak eraikitzeko proiektuagatik

EAEko proiektu hori ikastetxeko jantokian zarata murrizteko ehun-hondakinekin panelak eraikitzean datza; Europa osoan 2022ko edizioan erregistratu diren proposamenen artean –16.000tik gora– 6 sarituetako bat izan da.

Leioako (Bizkaia) ikastetxe britainiarraren ekimena ekintzarik onena izan da dagokion kategorian, ikastetxeko jantokian zarata murrizteko ehunak birziklatuz panelak eraikitzeagatik. Materialak berrerabiltzeaz gainera –hala nola eskuoihal zaharrak eta oihal-zatiak–, xurgapen akustikoko mekanismo horiek, jateko orduan, giro askoz ere atseginagoa sortzen laguntzen dute, estetika kolokan jarri gabe.


Ikastetxeko ikasleak eurak izan dira panelak biltzeko eta eraikitzeko eta materiala lortzeko arduradunak; ikastetxeak familiak murgilarazi ditu eta, horretarako, dohaintzak egiteko edukiontzi batzuk gaitu ditu. Guztira, 330 ikasle, 200 familia baino gehiago eta 50 irakasle egon dira proiektuan inplikatuta.

Era berean, Gijongo proiektu batek audientziaren saria jaso du, eta Kataluniako, Okzitaniako eta Balearretako beste talde batek Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko Sari Berezia. Lehen ekimena, "Mar de Peces" izenekoa, Jovellanoseko Gaspar Melchor Ikastetxe Publikoak bultzatu du. Bigarrena, Sari Berezia jaso duena, Pirinio Mediterraneoko Euroeskualdean ehun-hondakinen kudeaketa hobetzeari buruzko “Eurotextil circular” proiektua izan da.

2022ko edizioko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen tematikak ehunen zirkularitatea izan du erdigune, gure planetan duen inpaktu handia nabarmentzeko eta, batez ere, sektore honetara zirkularitate gehiago ekarriko duten ekintzak iradokitzeko.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea Euskadin


Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR, ingeleseko siglak) Europan hondakinak prebenitzeari buruzko kontzientzia sortzeko kanpainarik handiena da. Tokiko eta eskualdeko agintari publikoek sustatzen dute, eta eragile-mota oro biltzen ditu (herritarrak, eskolak, enpresak, GKEak, elkarteak, etab.). EAEn, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea sustatzeko eta bultzatzeko entitate arduraduna, OCR hondakinen koordinazio-organoaren idazkaritza teknikoa den aldetik.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen azken edizio honetan –2022ko azaroaren 19tik 27ra izan da–, 118 ekintza jaso dira EAEn: 41 administrazio eta agintaritzenak, 18 enpresenak, 55 hezkuntza-erakundeenak eta 4 elkarteenak. Europa osoan, 16.129 ekintza erregistratu dira, guztira.

Bestalde, erakundeak iragarri du, dagoeneko, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen XV. edizioaren ikuspegi tematikoa: bilgarriak. Azaroaren hirugarren astean izango da. Europako Batzordearen bilgarriei buruzko zenbait zifra kontuan hartuta, hondakinen fluxu hori erabili gabeko materialen erabiltzaile nagusietako bat da, eta, dagoeneko, hiri-hondakin solidoen % 36 dagokio.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 15a
  • Hondakinak
Hondakinak Koordinatzeko Organoak plangintza bateratua indartu du Euskadi 2030eko helburuetan aurrera egiteko
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan