- Ekodiseinua
- Ekonomia zirkularra
Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu
Gida berriek metodologiak eskaintzen dizkiet erakundeei zirkulartasunaren hobekuntza aztertzeko eta planifikatzeko, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren metrikak integratzeko, eta zientzian oinarritutako helburuak bere gain hartzeko
Deskarbonizazio-helburuetarantz aurrera egiteko asmoz ingurumen-metrikei laguntzeko txertatzen diren tresna berri horiek araudiei eta balio-katearen eskakizunei erantzungo diete, ekonomia zirkularraren testuinguru batean. Ekonomia zirkularraren Ekosteguna deituriko jardunaldi berri batean egin da aurkezpena, eta, bertan, Ihobek euskal enpresei ekonomia zirkularrean aurrera egiteko eskaintzen dizkien laguntza-zerbitzuak aurkeztu ditu.Basque Ecodisign Centerraren proiektuak
Basque Ecodesign Centerren proiektuen garapenaren esparruanekonomia zirkularreko adierazleak kalkulatzeko metodologia, ingurumen-aztarna kalkulatzeko metodologiak eta karbono-aztarna kalkulatzeko metodologiak testatu dira. Lan horietan, sinergia argiak ikusi ziren, bereziki sarrerako datuetan, eta ia berdinak dira metrikak kalkulatzeko. Emaitza horietatik abiatuta, erakundeen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko gida metodologikoa eta erakundeetan zirkulartasunaren hobekuntza aztertzeko eta planifikatzeko gida metodologikoa sortu ziren. Biak dira 3C tresnak aplikatzen duen funts teorikoa; Climate&Circularity Calculator izeneko tresnak, alegia.
Baina neurketaren azken xedea isuriak murriztea lortzea da, deskarbonizaziorantz modu eraginkorrean aurrera egin ahal izateko. Hori dela eta, beharrezkoa izan zen hobekuntzarako helburuak ezartzea. Horretarako, Science Based Targets Initiative metodologiaren aldeko apustua egin zen. Metodologia horri esker, epe labur, ertain eta luzera ezarri daitezke deskarbonizazio-helburuak, Parisko Akordioa oinarri zientifiko batekin betetzera bideratuta.
Lan horretatik abiatuta, gida gehigarri bat garatu zen, deskarbonizaziorantz aurrera egin nahi duten erakundeentzat bereziki diseinatua, metodologia hori xehatuz zientzian oinarritutako helburuak ezartzeko. Horrela, enpresei 3C tresnaren (Climate&Circularity Calculator) osagarri den laguntza metodologikoa eskaintzen zaie. Tresna horren funtzioa da neurketak egitea karbono-aztarnan nahiz ingurumen-inpaktuaren beste kategoria batzuetan, erraz eta doan, eta enpresaren ingurumen-profil osoa eskaintzea. Horrek aukera ematen dio enpresari bere abiapuntua ezagutu eta bere aurrerapenak monitorizatzeko.
3C tresna Ihobek azken 20 urteetan ekodiseinuaren, ekonomia zirkularraren eta karbono-aztarnaren arloetan garatutako ezagutzan oinarritzen da. Ezagutza horren zati handi bat Basque Ecodesign Centerren esparruan sortu da: enpresa handien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimen publiko-pribatua da, ingurune kontrolatu batean metodologiak eta estandarrak probatzeko.
Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko gida
Inpaktuak ebaluatzeko eta ingurumen-alderdiak monitorizatzeko aukera ematen duten ingurumen-metrikak oinarri izanda, posible da lan-ildoak eta helburuak definitzea eta aurrerapenen jarraipena egitea. Dokumentu honen xedea da Basque Ecodesign Centerren enpresa edo erakunde baten ingurumen-ebaluaziorako tresnen integrazioa eta haien arteko harremanari buruz egindako proiektuetan ikasitakoa transferitzea, ingurumen-metriken kalkulua modu eraginkorragoan planteatu ahal izan dezaten, ikasbide horiek oinarri.
Gida hau erakunde-mailan karbono-aztarnako, ingurumen-aztarnako eta zirkulartasuneko adierazleen metrikak integratzean datza. Metrika horiek etorkizun deskarbonizatu eta zirkular bateranzko bilakaera neurtzeko erabili dira gehien. Gainera, gidak erakusten du nola aprobetxatu daitezkeen produktuaren ikuspegitik aplikatutako metrika horiek berak erakundearen ikuspegia hobetze aldera.
Zirkulartasunaren hobekuntza aztertzeko eta planifikatzeko gida
Zirkulartasuna hobetzeko gidek eta ingurumen-ebaluazioaren metrikak integratzen dituenak 3C tresnak aplikatzen duen oinarri teorikoa aurkezten dute: Climate&Circularity Calculator
Jarduera zirkularra neurtzea eta ebaluatzea ahalbidetzen duten tresnak hartzea funtsezkoa da ekonomia zirkular baterako trantsizioa bultzatzeko, eta enpresei aukera ematen die beren jarduna ebaluatzeko, hobetzeko xedeak ezartzeko eta jarduera zirkularren emaitzak monitorizatzeko. Horrek jasangarritasunari lagundu ez ezik, aukerak ere ematen ditu lehiakortasuna hobetzeko eta arriskuak kudeatzeko, gero eta handiagoak diren ingurumen-erronken testuinguru batean.
Gaur egun, ez dago neurri bakar bat ere ekonomiaren zirkulartasuna bere dimentsio guztietan islatzeko. Hori dela eta, adierazle-bateriak erabiltzen dira. Zentzu horretan, egokiena litzateke monitorizazioan produktu, material eta baliabideen balio ekonomikoa babesteko joerak islatzen dituzten adierazleak barne hartzea, bai eta hondakinak sortzearen inguruko joerak ere. Gida honen xedea da zirkulartasun-diagnostiko bat errazago garatu dadila, enpresetan eta erakundeetan ekonomia zirkularreko adierazleak ahalik eta modu eraginkorrenean kalkulatuz, eta jadanik dauden erreferentziazko dokumentuen arabera.
Zientzian oinarritutako helburuak bere gain hartzeko gida
Deskarbonizazioranzko biderako hobekuntza-helburuak ezartzeko eta 3C tresnak eskaintzen duen laguntza metodologikoa osatzeko, gida gehigarri bat garatu zen zientzian oinarritutako helburuak bere gain hartzeko
Enpresa edo erakunde batek zientzian oinarritutako helburuak ezartzen dituenean, isurtzeak modu eraginkorrean murrizteko konpromisoa hartzen du, eta esfortzu globalekin lerrokatuta klima-aldaketari aurre egiteko. Helburu horiek erakundearen eragiketaren hainbat alderdi hartu ditzakete barne, hala nola efizientzia energetikoa, teknologia garbiagoak erabiltzea, hornidura-katea kudeatzea eta karbono-aztarna murrizteko beste ikuspegi batzuk.
Argitalpen honen xedea da informazioa ematea eta gida izatea zientzian oinarritutako helburuak (SBT) definitzeko eta ezartzeko prozesuan, enpresako edo erakundeko deskarbonizazio-estrategiaren zati gisa. Zientzian oinarritutako helburuak ezartzeko prozesua estandarizatzeko eta enpresak eta erakundeak metodologia espezifikoen eta baliabideen bidez gidatzeko asmoz, Science Based Target initiative (SBTi) sortu zen. Ekimen hau erreferentziazko esparru bihurtu da nazioarteko mailan, zientzia klimatikoarekin bat datozen isurtzeak murrizteko helburuei dagokienez. Enpresa eta erakunde askok helburuak markatzen hasi dira, borondatez, karbono-isurketak murrizteko. Isurtzeak murrizteko konpromiso edo helburu horiek azken ebidentzia zientifikoak berotze globala 1,5 ºC-ra mugatzeko beharrezkotzat jotzen duen horretan oinarritu behar dira, Parisko akordioak egintzen duenaren arabera.
Iturria:Ihobe