Skip to main content
2026ko uztailaren 10a
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra

Ingurumen-faktorea, funtsezkoa enpresen lehiakortasunerako mugikortasunaren eta logistikaren sektorean

Ingurumen-faktorea, funtsezkoa enpresen lehiakortasunerako mugikortasunaren eta logistikaren sektorean
2018an, pertsonak eta salgaiak errepidez lekualdatzea garraioaren sektoreko CO2 isurien % 74 izan zen. Mugikortasunaren eta logistikaren sektorearen ingurumen-inpaktua murrizteko asmoz, Europar Batasuna lehendik dauden lege batzuk aldatzen ari da, eta lege-esparru berri bat garatzen ari da teknologia eta merkatu emergenteentzat. Aldi berean, kontinente mailako hainbat proiektu eta ekimen sustatzen ari da. Helburu hauek ditu: erregai alternatiboak erabiltzen dituzten garraiobideen erabilera sustatzea eta garraio-teknologia adimendunak eta kooperatiboak (C-ITS) dituzten azpiegiturak ezartzea. Europar Batasunak sustatutako proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Trans-European Network of Transport (TEN-T), "Europa Konektatu" mekanismoa edo C-Roads proiektua.

Era berean, ingurumenari eragindako kalteak murriztu nahian, Europako zenbait hirik hiri-mugikortasun jasangarriko planak aplikatu dituzte. Plan horietan sartzen diren neurrien helburuak dira, besteak beste, ibilgailuak hirietan sartzea kontrolatzea, garraio publikoa sustatzea, mugikortasun-zerbitzuak hobetzea...

Bestalde, Ekonomia zirkularrerako Euskadiren estrategia 2030 onetsi da EAEn. Estrategian nabarmentzen da mugikortasunaren sektorea –automozioa eta aeronautika– eta metalaren sektorea ekonomia zirkularrerantz aldatuz gero industria-sektoreko lehengaien kontsumoak izan dezakeen aurrezpen potentzialaren erdia lortuko litzatekeela.

Analisia eta joerak


Testuinguru horretan, txostena mugikortasunaren eta logistikaren sektorean funtsezkoak diren lau ikerketa-joeraren arabera egituratzen da: ibilgailu jasangarriak, konektatutako mugikortasuna, smart mobility eta 4.0 logistika; gainera, horietako bakoitzari lotutako berrikuntza teknologikoak eta estrategia publikoak biltzen ditu. Horrez gain, ekonomia zirkularrari buruzko atal bat du, eta bertan planteatzen da eredu horretaranzko aldaketak denborarekin sortzen diren ingurumen-premiak aukera bihur behar dituela, proposamen teknologiko eta negozio-nitxo berriak identifikatzeaz gain.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute