Skip to main content
2026ko otsailaren 23a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun

Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programaren bigarren edizioa hasi da

Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programaren bigarren edizioa hasi da

Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) egin duten Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programaren lehen edizioaren amaiera ekitaldia, eta hori baliagarria izan zen, era berean, prestakuntza programa honen bigarren edizioari ekiteko. Ekimena Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo Fundazioak bultzatu zuten, Udalsarea 2030ek zabaldu, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu. Ekimenaren helburua da gazteak arlo horretan gaitzea, eta euskal udalerriek energia trantsizioari eta klima aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea.


Jardunaldian zehar, lehen esperientziaren balorazioa egin da. Esperientzia horri esker, klima aldaketan eta energia trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte urtebetez kontratatzea lortu da. Gainera, Ihobeko eta EEEko zuzendari nagusiek, Alexander Botok eta Iñigo Ansolak, egindako prestakuntzaren diploma eman dieten parte hartzaileei. Lehenengo edizioan, 22 erakundek parte hartu dute programan (16 udalek eta eskualdeko 6 erakundek).

Taldeko 6 bilera, 13 ordu pertsonalizatu eta autoprestakuntza saioak 

Bigarren edizioa otsailean hasiko da, eta aurtengo irailera arte luzatuko da. Programak sei bilera proposatzen ditu parte hartzaileen taldearekin, eta espero da, horien artean, parte hartzaileek banaka lan egitea, astean bi klaseko erritmoan. Horrek esan nahi du astean gutxi gorabehera sei orduko dedikazioa izango dela parte hartzaile bakoitzeko. Guztira, 13 ordu inguruko bilera pertsonalizatuak, gainbegiratutako zortzi ariketa praktiko eta taldekako azken aurkezpen bat aurreikusten dira.


Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programak gazteek ingurumen eta energia erronketarako prestatzeko daukaten beharrari erantzuten dio, onartu berri den Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legeak planteatzen duen premia.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan
2026ko ekainaren 30a
  • Klima aldaketa
BIK 2050 proiektu europar handi baterantz egiten ari da aurrera Bilboko itsasadarra klima-aldaketara egokitzeko