Skip to main content
2026ko azaroaren 30a
  • Korporatibo

Lan-eskaintza Ihoben

Lan-eskaintza Ihoben
Iragarkia argitaratuta agertuko da Eusko Jaurlaritzaren enplegu publikoaren plataforman eta Campo y Ochandiano enpresaren webgunean, CVak bidaltzeko enpresa. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 14an amaituko da.

Idazkaritza Nagusiaren eremuan egingo du bere jarduera, eta Pertsonen arloko lantaldeko kide izango da. Ihoberen pertsonen kudeaketa aurreraturako tresnen eta jardueren diseinuan, hedapenean, jarraipenean, ebaluazioan eta hobekuntzan lagunduko du, eginkizun nagusiak hauek bere gain hartuta:
  • Ihoben pertsonen kudeaketari lotutako estrategiak eta planak diseinatzea, horien segimendua egitea, eta hobetzea.
  • Pertsonak hautatzeko eta pertsonei harrera egiteko jarduerak hedatzea eta koordinatzea.
  • Pertsonen ezagutza eta trebetasunak planifikatzea eta garatzea.
  • Pertsonen konpromisoa bultzatuko duten baldintzak sortzea, konfiantzazko, errespetuzko, komunikazioko, partaidetzako, ahalduntzeko, elkarlaneko, aintzatespeneko eta itxaropenen argitasuneko ingurunea sustatuz.
  • Pertsonen lidergo gaitasuna handitzea.
  • Pertsonei arreta ematea.
  • Langileen administrazioko alderdiak kudeatzea: kontratazioa, altak eta bajak, nominen eta gizarte aseguruen balidazioa, zergak eta legezko beste betebehar batzuk, baimenak, lizentziak, gastuak.
  • Beren lan eremuan ezarritako segurtasunari, berdintasunari, euskarari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko politikak hedatzen laguntzea.

Zer eskatzen den:

  • Unibertsitateko lizentziatura edo gradu baliokidea.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia, erlazioa duen arloren batean, azken bost urtean lortua.
  • Pertsonen kudeaketan teknikari eta/edo arduradun lanetan bi urtetik gorako lan esperientzia izatea.
  • Euskaraz jakitea, gutxienez B2 mailan.
  • Ingelesez jakitea, gutxienez B2 mailan.

Honako ezagutza eta/edo lan esperientzia hauek baloratuko dira:

  • Formakuntza espezializatua, pertsonen kudeaketari lotutako eremuetan.
  • Garapen profesionaleko, jardunaren ebaluazioko eta talentuari eusteko programak/proiektuak.
  • Motibazioa eta lantaldearen kohesioa garatzeko programak/proiektuak.
  • Kultura korporatiboa aldatzeko prozesuak. Pertsonen kudeaketan prozedura hobekuntzak eta tresnak planteatzearen eta garatzearen baliokideak diren prozesuak hobetzearen ildoko ibilbidea.
  • MGA-Pertsonak. Pertsonen kudeaketa, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari jarraituz.
  • Lan legeriari, lan arriskuen prebentzioari eta kontratazio modalitateei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Zer eskaintzen den: berehala lanean hastea, neurri eta garrantzi handiko proiektu batean, iraupen mugagabeko kontratuarekin; eta lanpostuaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak.

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da. Lurzoruaren babesean, ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, biodibertsitatean eta iraunkortasunean espezializatutako sustatzailea da, eta ingurumena hobetzeko lan egiten du, ingurumen-irizpideak politika publikoetan txertatuz.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko martxoaren 27a
  • Korporatibo
Ihobek 639 ekintza egin zituen udalerrietan, eta 2.200 enpresa baino gehiago mobilizatu zituen 2025ean, Euskadiko energia eta klima trantsizioan aurrera egiteko
2025eko abenduaren 9a
  • Korporatibo
Ihoberen 2026ko egutegia eskatu
2025eko urtarrilaren 10a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-komunikazioa
José Antonio Armolea: "Administrazioarekin hitz egiteak gauzak errazten dizkie enpresei, ingurumen-arloko araudia betetzeko orduan"