Skip to main content
2026ko ekainaren 22a
  • Tokiko jasangarritasun

NELS Sareak Udalsarea 2030en eredua aztertu du bere etapa berriaren definizioan

NELS Sareak Udalsarea 2030en eredua aztertu du bere etapa berriaren definizioan

Udalsarea 2030ek eta NELS Sareak lankidetza-ibilbide luzea dute, tokiko jasangarritasun sareen arteko lan-esparruan, estatu-mailan, bai eta aldebiko mailan ere, bateratze-bilerak eta lankidetza zehatzak eginez klima-ekintzaren arloan, Europako proiektuen bidez batez ere.


Nasuvinsa-Lursareak, jasangarritasuneko tokiko beste sare batzuk aztertzeaz gain, prozesu parte-hartzailea gauzatuko du maiatzeko udal-hauteskundeetan sortutako tokiko korporazio berriekin, toki-erakundeen beharrak, NELS Sareari egindako eskaerak eta jarduteko lehentasunak aztertzeko.


Online egindako topaketan, Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoa den aldetik, sarearen funtzionamendua, hitzarmenaren oinarriak, organigrama eta abar azaldu ditu. Nasuvinsa-Lursareak Udalsarea 2030en funtzionamendua, zerbitzuak eta baliabideak ezagutu nahi izan ditu, Estatu mailan ibilbide luzeena duen tokiko jasangarritasunaren arloko sare sendoenetakoa dela iritzita.

Bileran, sarearen hitzarmen berriaren berritasun nagusiak, gobernantza-eredu berri hori definitzeko egindako partaidetza-prozesua, eta 2026rako Plan Estrategikoan zehaztutako helburu estrategikoak eta jarduketa-ildoak zehaztu dira.


Nasuvinsako ordezkariek eskualdeko entitateekiko partaidetza nola artikulatzen den jakiteko interesa agertu dute (eskualdeko erakundeak eskubide osoko kide gisa atxiki daitezkeen Udalsarea 2030 sarearen hitzarmen berriaren alderdi berritzaileetako bat da); izan ere, sarritan biztanle gutxikoak diren Nafarroako toki entitateen ezaugarriak direla-eta, lan handia egiten da eskualde mailako –mankomunitateak edo lurralde partzuergoak– soluzioen bidez.


Nasuvinsa erreferentziazko enpresa da Nafarroako sektore publikoan etxebizitza- eta eraikuntza-politiken bultzadarako, aplikaziorako eta kudeaketarako, lurzoruaren plangintza eta antolamendurako, eraldaketarako eta lurralde-garapen jasangarrirako ekimenetarako. Bere jardueren artean, nabarmentzekoak dira babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, alokairu babestuko etxebizitzen kudeaketa, hiri-birgaitze eta -berroneratze politikak, industriarako lurzoruaren sustapena eta urbanizazioa, eta etxebizitzaren eta hirigintzaren berrikuntzaren bultzada.


Lursarea-Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasun Agentziaren unitate teknikoaren helburuen artean Nafarroako Toki Erakunde Jasangarrien Sarearekin -NELS Sarea- eta tokiko eremuan jasangarritasuna hobetzeko interesa duten toki entitateekin lankidetzan aritzea dago.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten