2026ko otsailaren 18a
- Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiru lurralde-topaketa antolatu ditu tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Agenda bultzatzeko
Hiru topaketa horien ondoren, apirilaren 8an, ekitaldi bat egingo da. Horretan, sarea hurrengo lau urteetan (2022-2025) arautuko duen elkarlaneko esparru-akordioa sinatu eta berrituko dute eta, horrez gain, Udalsarea 2030en 20. urteurrena ospatuko dute. Gaur egun, 191 udal eta 8 erakunde publiko (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; hiru foru-aldundiak; EEE, Ura eta Ihobe azken hori, gainera, sarearen idazkaritza teknikoa da) hartzen ditu.
Lehen egunean, otsailaren 22an, Udalsarea 2030 Zarautzen (Gipuzkoa) izango da. Bertan izango dira, halaber, Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiako zuzendari nagusia, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkate eta Tolosaldea Garatzeneko presidentea.
Hurrengo egunean, otsailaren 23an, Gasteizen (Araba) izango da topaketa. Bertan izango dira Lexuri Ugarte Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantzaren koordinatzailea (Arabako Foru Aldundia), Jose Ramón Molinuevo Amurrioko alkatea, Unai Gutiérrez Zuiako alkatea eta Rubén Ruiz de Eguino Arabako Lautada kuadrillako presidentea.
Azkenik, otsailaren 24an, Bilbon (Bizkaia) egingo da topaketa. Bertan izango dira Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiaren kabinetearen koordinazioko zuzendari nagusia, Amets Jauregizar Bakioko alkatea eta Itziar Biguri Urduñako alkatea eta Mireia Elkorobide Durangaldea mankomunitateko presidentea.
2002an sortu zen Udalsarea 2030, eta EAEko administrazioko eta sektore publikoko hainbat mailaren arteko topaketarako eta elkarlanerako sare bat da, eta garapen jasangarria tokiko mailan bultzatzea du helburu. Gainera, politika jasangarriak eskualdekoak eta Europakoak kontrastatu eta hedatzeko plataforma bat ere bada, eta bere jarduera 2030 Agendarekin lerrokatuta dago, garapen jasangarrirako helburuei egiten dien ekarpena neurtzeko.
Topaketa bat Zarautzen (Gipuzkoa) egingo da, otsailaren 22an, beste bat Gasteizen (Araba), 23an, eta azkena Bilbon (Bizkaia), 24an, hirurak ere 10:00etatik 11:30era
Alexander Boto, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia, eta Iker Atxa eta Asier Aranbarri, Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko ordezkariak, hiru lurralde topaketetan izango dira. Gainera, hiru topaketetan, garapen jasangarriaren arloan egiten dituzten politiken berri emango dute udalek eta eskualde-erakundeek. Gonbidapena behar da topaketetara joateko.Lehen egunean, otsailaren 22an, Udalsarea 2030 Zarautzen (Gipuzkoa) izango da. Bertan izango dira, halaber, Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiako zuzendari nagusia, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkate eta Tolosaldea Garatzeneko presidentea.

Iturria:Ihobe