Skip to main content
2026ko urriaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak bat egin du 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren udal-ekintzen eta -politiken hedapenarekin

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak bat egin du 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren udal-ekintzen eta -politiken hedapenarekin

Taldearen helburu nagusia 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzea da, eta, horretarako, hiru hilean behingo lan-bileretan eta eskariaren araberako gaikako talde espezifikoak eratzean oinarritutako lan-dinamika planteatzen da.


Saioan Ihobeko taldeak hartu zuen parte. Talde horrek 2022ko ekainean onartutako 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren helburuak eta egitura aurkeztu zituen. Horrez gain, taldearen hasierako helburuen berri eman zen, eta parte-hartzaileek taldearen inguruan zituzten itxaropenak jaso ziren.


Bileraren muina Estrategiaren ekintzak udal-ikuspegitik lehenesteko dinamika bat izan zen. Ekitaldi honetan, bide kuantitatibotik (in situ egindako inkesta) zein kualitatibotik (ekarpenen erronda) izandako emaitzek udalaren eskaerak ezagutzeko aukera eman dute. Besteak beste, tokiko erakundeetako langileei lurzorua babesteko prestakuntza ematea eta diru-laguntza programetan ingurune hori babesteko berariazko ildoak sortzea nabarmendu zen.


Azken batean, bileraren ondoren, Talde Iraunkorraren lan-plana 2022rako aurreikusita dagoen hurrengo bileran taxutzeko oinarri sendoa eta kontrastatua duen materiala dago.


Azkenik, Ihobetik jakinarazi zutenez, laster lurzoruaren babesaren arloko tokiko jardunbide egokien banku bat garatuko da. Tresna hori inspirazio eta pizgarri izango da Udalentzat.

Duela gutxi, Urduñatik “Urduñako lurzoruen inbentarioa - Ezagutzaren sorkuntza: etorkizun jasangarrirako lurzoru osasungarriak” esperientzia partekatu zen.


Azkenik, adierazi behar da taldea zabalik dagoela, hainbat kudeaketa-eremutatik –hirigintza, ingurumena, landa-garapena– lurzoruaren kudeaketa jasangarriari buruzko beharrak eta kezkak dituzten udalerri eta eskualdeko erakunde gehiagoren eta horietako profesionalen parte hartzera. Parte hartzea eskatzeko, Udalsarea 2030ekin jarri behar da harremanetan udalsarea2030@ihobe.eus helbidearen bidez.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten