Skip to main content
2026ko irailaren 13a
  • Tokiko jasangarritasun

Unibertsitateko “2030 Agendaren eta GJHen integrazio estrategikoa, jarraipena eta komunikazioa” graduondoa

Unibertsitateko “2030 Agendaren eta GJHen integrazio estrategikoa, jarraipena eta komunikazioa” graduondoa

Euskal unibertsitate-sistemako hiru unibertsitateek (EHU-UPV, Deustu eta Mondragon) arlo horretan espezializatu nahi duten udal-teknikarientzat interesgarria izan daitekeen “2030 Agendaren eta GJHen integrazio estrategikoa, jarraipena eta komunikazioa” graduondoa jarri dute abian.


Unibertsitate arteko graduondoko titulu hori hiru unibertsitateen izenean emango da, eta ikasleen enplegagarritasun- eta sustapen-aukerak areagotuko ditu, jasangarritasuna berritzailea baita mota guztietako erakundeentzat.


Irakaste-ikaste metodologia berritzailea da, eta Bilbon emango da modu erdipresentzialean. Gainera, aukeratutako erronkari aurre egiteko laguntza eskaintzen da, eta hori izango da graduondoko lana.


Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko lehentasunak eta hainbat ikuspegi lotuko dituen zeharkako ikuspegi integratzailearen beharra ulertzea da tituluaren helburua.


Datorren urteko ekainera arte emango den graduondoko ikastaroan, Agenda 2030 ezartzeko mekanismoen aplikazioan sakonduko da, bai eta euskal administrazio publikoarentzat planteatzen dituzten aukeren eta erronken balorazioan ere, maila guztietan, hezkuntzaren esparruan, sektore pribatuan, hirugarren sektorean eta gizarte zibilean.


Graduondoak “GJHen euskal ekosistema” eta 2030 Agendaren garapenean Euskadin parte hartzen duten eragileak eta nazio mailako, Europako eta antzeko ezaugarriak dituzten eskualdeetako beste eragile batzuk ezagutaraziko ditu.


Halaber, gure politika publikoetarako, garapen ekonomiko jasangarrirako eta aliantza operatibo eta eraginkorrak eratzeko garapen jasangarrirako koherentzia onuragarria izateaz ere gogoeta egingo da.






Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten