Skip to main content
2026ko ekainaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
  • Ingurumen-plangintza

Euskal industriarentzako Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularraren Erakustaldiko eta Ekoberrikuntzako proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdi berria

Nueva convocatoria 2020 de ayudas a proyectos de Ecodiseño, Demostración en Economía Circular y Ecoinnovación para la industria vasca

Ihobe sozietate publikoaren 2020ko laguntza-deialdiak 850.000 euroko hasierako aurrekontua du, eta hiru laguntza-ildo barne hartzen ditu:

  • ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia (30.000 euro arteko dirulaguntza proiektu bakoitzeko)

  • ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 euro arte proiektu bakoitzeko), eta

  • ekodiseinu-proiektuen diseinu bikaina (10.000 euro arte entregatutako proiektu bakoitzeko).

Deialdiak Europar Batasunaren babes finantzarioa du —FEDER funtsen programaren bidez—, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailena eta Lehendakaritza Sailarena ere.

Proiektuaren kostu hautagarrien % 40-60 finantzatzen dira, enpresaren tamainaren arabera.

Deialdiaren 2020ko edizioa denboran bat dator industriek bizi duten egoera zalantzagarriarekin eta kanpo-finantzaketako behar garrantzitsuekin. Aldi berean, ekoberrikuntza funtsezkoa da merkatu aldakor batean nabarmentzeko, merkatu horrek Europar Batasunaren 2030eko Itun Berde berriak eskaintzen dituen aukerak eta ekonomia suspertzeko aurreikusten diren paketeak aprobetxatu nahi baititu.

Hori dela eta, deialdi honen helburua da berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murrizten laguntzea, ekonomia zirkularraren bidez, materialak aurreztuz, hondakinen isurketa murriztuz, fakturazioa eta marjina gordina handituz, produkzio-kostua murriztuz eta kalitatezko enplegua sortuz, Euskal Autonomia Erkidegoko ZTBP 2030 Zientzia eta Teknologia Berrikuntzako Planarekin bat.

Urriaren 15ean amaitzen da Ihoben eskaerak aurkezteko epea. Kontsultak egiteko, irailaren 10era arte entrega daiteke ideien fitxa”. Horrek aurkeztutako eskaeren % 65 baino gehiago bizkor onartzea dakar.  Diruz lagunduko diren lehentasunezko zortzi gai-esparruak aurreko deialdietakoen antzekoak dira, eta produktuetan eta materialetan oinarritzen dira. Produktuei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira: ekodiseinua, ekipoena eta osagaiena nahiz ontziena; serbitizazioa eta negozio zirkularren ereduak; birmanufaktura eta konponketa aurreratua. Materialei dagokienez, metalak eraldatzeko teknologiak, funtsezko metalak eta metal kritikoak, plastikoak, mineralak eta eraikuntza-materialak lehenesten dira.

Azken lau ekitaldietan 5,4 milioi euroko dirulaguntzak jaso dituzten 131 enpresa-proiekturen emaitzen aurretiazko balorazioak erakusten duenez, enpresak oso pozik daude malgutasunagatik, ikuspegi estrategikoko laguntzagatik eta soluzioa merkatura azkarrago iristeko laguntzagatik.

2019 proiektuak
 
Deialdiaren oinarriak 2020
 


 


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute