Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ihobe sozietate publikoaren laguntza jasoko duten 26 proiektuak 2020ko “Ekonomia Zirkularreko Ekoberrikuntza Programaren” deialdira aurkeztutako 58 proiektuen artean hautatuak izan dira. Gorde Berotegi efektuko gasen urteko 63.500 tona gutxituko diraProiektu horiek gauzatzearen bitartez itxaroten diren emaitzen artean dago, besteak beste, urte betean zazpi mila pertsonek (beste modu batera esanda, Muskizko, Lekeitioko edo Aretxabaletako herritar kopuruak) sortuko luketen berotegi efektuko gas emisioak gutxitzea. Ekonomia zirkularreko industria proiektu berritzaile horiek Euskadin 2014. urtetik aurrera martxan jarri ziren antzeko 147 proiektuei gehitzen zaizkie, eta hori guztia, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatutako laguntzen programari esker. Horiei esker, zabortegietara urtean 473.354 zabor tona bidaltzea ekidingo da2020ko deialdiko proiektuen % 69 materialak eta gainerako produktuak aurrezteari buruzkoa da. “Produktuei” buruzko kapituluan ekipamenduen eta osagarrien ekodiseinuko bost proiektu eta birmanufakturako eta negozio eredu zirkularretako hiru proiektu aurkeztu dira. “Materialen” apartatuan sei proiektu aukeratu dira, eta horiek, metalaren zirkulartasuna gehitzeko, material kritikoak lantzeko eta eskuragarri dauden teknikak hobetzeko dira; hiru plastikoei buruzkoak eta sei mineralei eta eraikuntza materialei buruzkoak. Gainera, kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko hiru proiektu aukeratu dira baita ere. Aipatzekoak dira produktuen diseinua edo iraunkortasuna hobetuko duten proiektuak, besteak beste, Arabako Zayer eta Zigor enpresek, Gipuzkoako CAF, Ekide, Hre Hidraulic eta Ekonek enpresek edo Bizkaiko Emica Bombas eta Vibacar enpresek egingo dituztenak. Metalen alorreko proiektu ekoberritzaileen artean daude ACB Sestao, Befesa Aluminio, Furesa eta Stadler enpresek sustatutakoak. Cikautxo, Akt Plásticos eta Plastigaur enpresak plastiko zirkularren berrikuntzan dihardute eta Euskatfund, Hormor, Krosaki Amr Refractarios, Lezama Demoliciones, Nutec Procal eta Sociedad Financiera eta Minera enpresek mineralen proiektu berritzaile zirkularrak sustatzen dituzte. Lurzoruak konpontzeko teknologia berritzaileak garatzen dituzte Afesak eta Teknimap-Talantia partzuergoak, eta Ternua Import Arrasatek Europar Batasuneko ehun jasangarrien estrategia jorratzen du Wearcycle proiektuaren bitartez. 1,2 milioi euro jasoko dute “Laguntza horien xedea euskal enpresen proiektu ekoberritzaileak diseinatzea eta proiektu horiek martxan jartzea sustatzea da, horiei esker ekonomia zirkularreko ereduetan oinarritutako industria sarea eraikitzeko eta Euskadin 2050erako ezarritako karbono neutraltasuneko helburuak lortzeko” adierazi du Alexander Boto Ihobeko zuzendariak. 2021ean martxan jarriko diren proiektu batzuetan hauek egingo dira: iman sinterizatuak modu automatizatuan banatzea, birmanufakturatzeko piezen manipulazioa eta diagnostikoa automatizatzeko ikusmen artifizialean oinarritutako tresnak sortzea eta industria jardueran sortutako partikula hodeiak detektatzeko eta deuseztatzeko sistema sortzea. Lortu nahi diren emaitzak Proiektu horien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta merkataritzakoa egiaztatzen bada, hiru urteko epean honako emaitzak lortzea espero da: Urtean berotegi efektuko gasen 63.500 tona deuseztatzea (7.300 pertsonek urtean sortuko lituzketen emisioen baliokidea) Horri esker, zabortegietara urtean 475.000 zabor tona bidaltzea ekidingo da Urtean 114 milioi euro gehiago fakturatzea 19 negozio lerro berri martxan jartzeaIhoberen 2019ko “Ekonomia zirkularreko berrikuntza programaren” bidez lagundutako proiektuen zerrenda SustatzaileaAkronimoaProiektuaEKIPAMENDUEN, OSAGARRIEN ETA MUGIKORTASUNAREN EKODISEINUAEKONEKSERVICPDPCD teknologian oinarritutako lehorgailu txiki bat diseinatzea eta garatzea hondakin materialen balioa in situ berreskuratzekoEMICA BOMBASEPADIS“Extended Product Approach” irizpideak betez ponpa zentrifugoa ekodiseinatzea HRE HIDRAULICBECOLDLubrifikazio eta hozte sistema berria ZAYERSCOTMakina-erremintaren alorrean eta bere ekoizpen inguruan hozte eta klimatizazio sistemen beharra gutxitzeko optimizazio termikoko sistema ZIGOR CORPORACIÓNKMALEBOXEgurats zabalerako potentzia bihurgailua, diseinu optimizatuarekin, jasangarriarekin eta askotariko inguruetara egokitzeko gaitasunarekin BIRMANUFAKTURA ETA Y NEGOZIO ZIRKULARREN EREDUAKCAF ENGINEERED MODERNIZATIONSOVERGYTrenen birgaitze integraleko proiektuen arriskua gutxitzeko aurreikuspen estrategia EKIDEVA4RMIkusmen artifizialean oinarritutako tresnak, birmanufakturatu beharreko piezen diagnostikoa eta manipulazioa automatizatzeko VIBACARLIFTLOOPProzesu industrialaren pilotatzea orgen osagarriak birmanufakturatzeko METAL GAKOAK, MATERIAL KRITIKOAK ETA ESKURAGARRI DAUDEN TEKNIKA ONENAKARCELORMITTAL SESTAOHYPER-DEEPSCRAPAltzairugintzako burdin hondakinen tratamenduan sortutako hondakinen sailkatzaile aurreratua BEFESA ALUMINIOLINAVULingote ontziak birdiseinatzea horien bizi erabilgarria % 50 gehitzeko FURESAFUNDITRENAltzairuzko segurtasun osagarriak arintzea trenbide sektorearentzat galdaketa nodularraren bidez INNOVATION TREETRIBATLitio ioizko bateriak birrintzea, inertizatzea eta birziklatzea STADLERSEPMANRECIman sinterizatuak modu automatizatuan banatzea TEKINIMAPSIDEPI+Industria jardueran sortutako partikula hodeiak detektatzeko eta deuseztatzeko sistema integrala PLASTIKOAKAKT PLASTICOSSECUNDPlastiko birziklatua duten formulazioetan oinarritutako piezak garatzea CIKAUTXORECYMUFLAGarbigailuen ateetarako kautxurik gabeko muflen gama berria (oso birziklagarriak) PLASTIGAURFIREPOST+Kontsumo ondorengo % 70 baino gehiagoko plastikoa duten mintzak, ontziratzerako eta ontziratze malguetarako MINERALAK ETA ERAIKUNTZA MATERIALAKEUSKATFUNDCOMBINAAreekin eta aglomeratzaile inorganikoekin konbinatutako moldeatze sistemen ekodiseinua eta baliozkotzea HORMORVALCIMKostu gutxiko produktu berrien demostrazioa, hondakin korronte inorganikoetatik sortuak direnak eta zementurako potentzialarekin balorizatutako frakzio konbinazioetan oinarrituta daudenak, obra zibiletako geruza iragazgaitzetan erabiltzeko KROSAKI AMR REFRACTARIOSERICBalio handiko erregogor berritzailearen ekoproduktuen gama berria eta negozio zirkularreko ereduaLEZAMA DEMOLICIONESDIGIDEMOEraikin baten bizi bukaerako materialen kuantifikazioaren digitalizazioa, eraisketa hondakinak ezin hobeto kudeatzeko NUTEC PROCALRECAISCERIsolamendu termikoan baztertzen den materiala birziklatzea SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERANEUCLICEMZementuaren sektorean neutraltasun klimatikoan aurrera egiteko holistika, modu masiboan sortzen diren hondakin alkalinoen CO2a jasotzeko prozesu digitalizatuetan oinarrituzASKOTARIKOAKAFESA MEDIO AMBIENTELURMASAMetal astunekin kutsatutako eta altzairugintzako zaborrarekin betetako lurzoruak “on site” egonkortzeko eta solidotzeko prozesua garatzea material berrerabilgarriak sortzeko IMPORT ARRASATEWEARCYCLE“Ehunetik ehunerako” irukina fabrikatuz ehunaren zikloa ixteaTALANTIAARIS II“Smart remediation” bereizmen handiko teknologiak aplikatzeko lurzoru kutsatuen kudeaketan Anterior Siguiente
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Bilbora heldu da 2023/09/15
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra ITP Aero eta Petronor euskal industria sarean ekonomia zirkularra sustatzeko Basque Ecodesign Center zentrora batu dira 2023/07/17
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko berezko Masterraren hirugarren promozioa graduatu da 2023/06/30
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Ihobek Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntzarako Enpresa Kasu Praktikoen Bankuan dihardu Innobasque eta BAICekin elkarlanean 2023/06/26