Skip to main content
2025eko otsailaren 14a
  • Erosketa berdea

2022an, Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdeak 2025erako ezarritako helburu gehienak gainditu zituen

2022an, Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdeak 2025erako ezarritako helburu gehienak gainditu zituen
Ihobek, idazkaritza teknikoa den heinean, erosketa eta kontratazio berdea laguntzeko jarduerari eutsi zion 2022ko ekitaldian, sektore publikoaren konpromisoa eta parte hartzea sendotuta. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazioan ingurumen klausulak egin direla eta sektore publikoaren parte hartzea, lankidetza eta konpromisoa lortzeko lantaldeak sortu eta aktibatu direla.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 20230erako Programak, 2021ean, ingurumen irizpideak txertatzeari lotutako hainbat helburu ezartzen zituen epe ertainerako (2025) eta epe luzerako (2030). Helburu horiek atxikitako erakunde publiko zein pribatuen kopuruari buruzkoak ziren, bai eta erosketa berdeen kantitate eta ehunekoen adierazleei buruzkoak ere.

Programan lehenetsitako 12 produktu kategorietan, lizitazioen %50,7tan ingurumen klausulak txertatu ziren, eta lizitazio horiek bolumen ekonomiko osoaren %65 baino gehiago dira

Ekitaldiko emaitzen artean, nabarmentzekoak da zenbateraino txertatu diren ingurumen irizpideak erosketetan, izan ere, adierazle gehienek 2025erako ezarritako helburuak gainditu zituzten. Hala, lehenetsitako kategorietan erosketa publiko berdeak %44 izan ziren 2021ean, eta %50,70 2022an, hau da, 2025erako ezarritako % 55eko helburura hurbildu zen.

Bai lehenetsitako kategorietako erosketen bolumen ekonomikoa eta zenbateko orokorra, bai lizitazio guztien kopurua, nabarmen hazi ziren 2021etik, eta 2025erako aurreikusitako jomugak gainditu zituzten.

Administrazioaren inplikazioa



Argitaratutako 2022ko azterketak, aurreko urteetan bezala, euskal erakunde publikoen lizitazioak aztertzen ditu, Euskadiko kontratazio plataformatik lortutako datuen bidez.

2022an, erosketa berde globalaren maila 2025erako helburu gisa ezarritakotik hurbil egon zen edo handiagoa izan zen, egindako lizitazio guztien %42,90 eta lizitatutako zenbateko osoaren %49,30 izan baitzen

Plataformak eskainitako datuen arabera, erosketa publiko berdeak 2025erako helburuak gainditu zituen, izan ere, 2.281 lizitazio izan ziren (lizitazio guztien %42,9) eta 1.084.532.744 € lizitatu ziren (lizitatutako diru kopuru guztiaren %49,3). Kopuru horiek erakusten dute aurreko ekitaldiarekin alderatuta aurrerapena handia izan dela, orduan lizitazioak %31,1 izan baitziren, eta lizitatutako diru kopurua %32,3.

Lehentasunezko kategoriei dagokienez, 2022an 2025erako ezarritako %55eko helburuetara iritsi da edo helburu horiek gainditu dira. Energia elektrikoaren eta ibilgailuen kapituluak dira ingurumen irizpideak txertatzeagatik nabarmentzen direnak, horiek dira-eta Jasangarritasun Energetikoaren Legeak argi eta garbi bultzatzen dituenak. “Ekipo informatikoen” kapitulua, berriz, hobetzeko bide luzeena egiteko duena da.

Euskadin erosketa publiko berdea sendotzeko egindako lanari esker, 2022ko ekitaldia aurrerapauso argia izan da, eta horretan inplikatu dira lizitazioetan ingurumen irizpideak gehien txertatu dituzten administrazioaren maila guztiak. Horrela, 2022an plataforma horretan lizitazioak argitaratu dituzten 354 erakundeen %66k ingurumen klausulak sartu dituzte neurri batean.

Ingurumeneko betekizun horiek gauzatze baldintza berezien bidez sartu dira lizitazioen %70,3tan.

Jarduera txostenean adierazten denez, %25 aurreratu da 2020 - 2025 ekintza planean. Horrek esan nahi du lorpen maila ona izan dela, eta txostenean zehaztutako adierazleen martxa onari gehitzen zaio lorpen hori.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko urriaren 14a
  • Erosketa berdea
Ihobek Procura+ erosketa publiko jasangarriari buruzko nazioarteko mintegian hartu du parte Madrilen
2024ko maiatzaren 29a
  • Erosketa berdea
  • Jasangarritasun
Erosketa eta kontratazio berdean ingurumen-irizpideak txertatzeko prozesua bizkortzeko Lantaldearen bilera
2023ko martxoaren 27a
  • Erosketa berdea
Eusko Jaurlaritzak behartzen du ingurumen-klausulak bere Sail eta erakunde publiko guztien lizitazioetan sartzera
2023ko otsailaren 27a
  • Erosketa berdea
Helburu jakineko uniformeak, Ekoetxea sare berrirako