Skip to main content
2026ko maiatzaren 15a
  • Ingurumen-plangintza

Aclima euskal ingurumeneko klusterra babestu du Ihobek Munichen, sektoreko azoka garrantzitsuenean

Aclima euskal ingurumeneko klusterra babestu du Ihobek Munichen, sektoreko azoka garrantzitsuenean

Teknologia eta uraren, hondakinen eta lehengaien kudeaketari buruzko foro nagusia da IFAT, eta Munichen ospatzen da maiatzaren 13 eta 17 bitartean

Aclima klusterra babestera joan da Ihobe topaketa honetara, euskal ingurumen-sektorearen lidergo teknologikoari babesa emateko helburuarekin, modu horretan, esparru globalean, Euskadi kokatzeko ingurumen-teknologien garapenean erreferente. Aclimak sustatutako ekitaldietan kokatuta, euskal ingurumen-sektorea erakunde publiko eta sektoreko konpainia askok ordezkatzen dute Munichen, han aurkeztuko dituzte ‘Basque Green Tech’ deiturikoak, trantsizio ekologikoari aurre egiteko teknologia berritzaileen euskal aplikazioak.

Alexander Boto Bastegieta zuzendari nagusia Munichera joan da José María Fernández Alcalá, Ekonomia Zirkularreko arloko zuzendariarekin batera, ingurumen-sektoreko euskal enpresen nazioarteko gaitasunak azaltzera

Alexander Boto Bastegieta Ihobeko zuzendari nagusiak amaiera emango dio “Ingurumen-sektoreko euskal enpresen nazioarteko gaitasunak” jardunaldiari. Ekitaldiak nazioartean zabalkundea emango dio berrikuntzen garapenean eta ingurumen-soluzio aurreratuen sektorean egindako lanari. Ihobeko zuzendari nagusiarekin batera, jardunaldian parte hartuko dute haren Aclimako homologoak, hau da, Olga Martínek, klusterreko standean parte hartzen duten lau enpresek (Afesa – Agaleus, FCC Ámbito, Fivemasa SAU eta LDX Europe) eta Inke Carina erreferentziazko adituak, azken honek bere ikuspegia adieraziko du mundu mailan sektoreak duen etorkizunari eta azken joerei buruz.

Aclima eta euskal ingurumen-sektorea


Aclima Euskadiko ingurumen-industrien klusterrak nazioarteko misio hau sustatu du; bertan, bere 21 erakunde eta enpresa elkartuk beren standa izango dute eta jarduera paraleloetan parte hartuko dute, IFAT 2024ek irauten duen bost egunetan.

Aclima, Basque Enviroment Cluster-ek azokarako jarduera-egutegi zabal bat diseinatu du, eta stand bat era izango du

Euskadik azoka honetan parte hartuta lankidetza-sareak eta nazioarteko aliantza estrategikoak errazten ditu, giltzarri baitira ezagutzak, teknologiak eta jardunbide egokiak trukatzeko eta euskal ingurumen-sektorea eszenatoki europarrean indartzeko. Hain zuzen, Ihobek bere presentziarekin Aclimaren ahaleginak babesten ditu, publiko/pribatu lankidetza sustatuz eta teknologia-transferentzia eta komertzio-aukeren hedapena sustatzeko akordioak ezarriz.

Nazioarteko ordezkaritza honetarako, Alemanian, hainbat erakunderen babesa ere jaso du Aclimak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, Spri eta BasqueTrade & Investment sozietate publikoena eta baita Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiena ere.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera
2025eko azaroaren 26a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”