Skip to main content
2026ko maiatzaren 14a
  • Lurzorua babeste
  • Ingurumen-plangintza

Berriro hasi dira Argalarioko segurtasun-biltegirako bisitak, lurzoru kutsatuen berreskurapenean erreferentea den proiektu hau ezagutzeko

Berriro hasi dira Argalarioko segurtasun-biltegirako bisitak, lurzoru kutsatuen berreskurapenean erreferentea den proiektu hau ezagutzeko
ArgalarioEUSCOVID-19aren pandemiaren eraginez, Barakaldon (Bizkaia) kokatutako Argalarioko segurtasun-biltegia ikusteko bisita fisikoak bertan behera geratu ziren; hala eta guztiz ere, aurtengo maiatzetik aurrera alor horretako profesionalek eta master espezializatuen ikasleek haren instalazioetara itzuli ahal izango dira, muga sanitarioetara egokituta.

2002. urtean, Barakaldon (Bizkaia) kokatutako Argalarioko segurtasun-biltegia behin betiko itxi zen, lindanoz kutsatutako lurzoru kutsatuen 340.000 m³ baino gehiago konfinatzeko –lindanoa pestizida bat da, gaur egun debekatuta dagoena giza osasunerako eta ingurumenerako oso toxikoa izategatik-.
34 milioi euroko kostua izan zuen azpiegitura hau intsektizida horren presentziagatik EAEn kutsatuta zeuden 340 hektarea baino gehiago berreskuratzearen alde Eusko Jaurlaritzak abiatutako ekimenaren baitan sartu zen -Osasunaren Mundu Erakundeak kantzerigenotzat hartzen du intsektizida kutsagarri hori 2015. urteaz geroztik-.

Biltegia eraikitzen zen bitartean eta gaur egun arte, proiektu hau erreferente bat izan da, eta izaten jarraitzen du, bere dimentsioagatik, kalitatearen kontrolerako eraikitako eta erabilitako sistemengatik, eta baita hasieratik beretik herritarren parte-hartzerako abiatu ziren prozesuengatik ere.

Horregatik, azken 20 urteetan, biltegiak askotariko eragile eta erakunde ugariren bisitak jaso izan ditu; horien artean aipatzekoak dira, adibidez, Brasil, Holanda edo Errumaniako eskualde interesatuen ordezkaritzak; lurzoru kutsatu eta zabortegiei buruzko Batzarretara bertaratutako pertsonak; EAE, Nafarroa eta Kantabriako ikerketa-taldeak; mota desberdineko prestakuntza-zentroak; eta hainbat enpresa espezializatu, hala nola Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea. Halaber, Argalarioko segurtasun-biltegiak presentzia izan du zenbait sinposio eta forotan, hala nola Zaragozan egindako HCC & Pestiziden 13. Foroan.

Guztira 2002az geroztik 2.500 pertsona baino gehiago –batez ere arlo horretako profesionalak edo master espezializatuetako ikasleak- joan dira Barakaldora proiektu mardul horren xehetasunak ezagutzeko, Eusko Jaurlaritzako Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eskutik. Gainera, agerian geratzen da bisitarien gogobetetasuna; 2016az geroztik horren inguruko inkestak egiten dira, eta gogobetetasunaren batez bestekoa 9etik gorako da, 10 puntutatik.

Bisita bakoitzean, bertaratzen den publikoaren interes zehatzetara egokitu daitekeen ibilbide didaktiko bat egiten da instalazioetatik; adibidez, batzuetan azaltzen da biltegian sortutako lixibiatuei aplikatzen zaien arazte-tratamendua; beste batzuetan, proiektuaren baitan berreskuratu zen antzinako zabortegian jarritako desgasifikazio-sistema; edo Argalarioaren inguruneko uraren eta airearen kalitatea kontrolatzeko xedez bertan instalatutako ingurumen-kontroleko sistemak. COVID-19aren pandemiak sortutako egoera soziosanitarioa gorabehera, beraren eraginez bisitak egokitu behar izan baitira una bakoitzean indarrean egondako neurri sanitarioekin, bisita presentzialen ordez saio telematikoak ere jartzera iritsiz, proiektuaren aldeko interesa ez da desagertu, gauzatu zenetik ia 20 urte igaro diren arren.

Programatutako hurrengo saioei buruzko informazioa eskatzeko edo eskaera bat egiteko, helbide honetara idatz dezakezu: info@ihobe.eus. Orobat, Argalarioko segurtasun-biltegiari eta lurzoruarekin lotutako beste gai batzuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu Ihoberen “Lurzoruak” atalean.

Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa azpiegitura hau kudeatzen duen erakunde publikoa da, eta eraiki zenez geroztik mantenu eta ingurumen-kontrolaren zereginez arduratzen da, biltegiaren egoera ona bermatu ahal izateko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 25a
  • Lurzorua babeste
Ihobek Euskadiko Lurzoruaren I. Foro Soziala egin du, eta hainbat sektore ekonomikotako 50 bat espezialistak parte hartu dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera