Skip to main content
2026ko urriaren 20a
  • Ekonomia zirkularra
  • Hondakinak

Edukiontzien kudeaketa jasangarria, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 2023 ekimenaren ardatza

Edukiontzien kudeaketa jasangarria, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 2023 ekimenaren ardatza

Ihobek hondakinen inguruko kontzientziazioaren aste hori sustatuko du, hilaren 18tik 26ra bitartean; EAEn aurkeztutako ekimenik onenei aintzatespena egingo zaie, eta aukera izango dute Europako saria irabazteko

Zazpi egunetan zehar, parte hartzen duten erakundeek kontzientziazio-ekintzak egingo dituzte hondakinen kudeaketa jasangarriari buruz, Europan hondakinak prebenitzeari buruz dagoen kanpainarik handienean. Aurtengo edizioan, sentsibilizazio-ekintzak edukiontzien arazoaren ingurukoak izango dira, ingurumenean inpaktu nabarmena duen aldetik. Proposatutako ekintzak hiru arauen araberakoak izan beharko dira: kontsumoa murriztea, produktuak eta materialak berrerabiltzea eta hondakinak birziklatzea.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa izango da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen sustatzailea, eta laguntza-zerbitzu bat jarri du interesa duten eragileen eskura, izena emateko prozesua ahalik eta gehien errazteko. Erakundeek jarduketaren deskribapen labur bat baino ez dute eman behar. Ihobek egingo ditu gainerako izapideak.

EAEn aurkezten diren hautagai guztien artean, ekimenik onenak hautatu eta aintzatespena egingo zaie. Gainera, hautatutako proiektuak Europako saria eskuratzeko hautagai gisa proposatuko dira.

Kanpainan parte hartzeko ekintzak dohainik erregistratzeko epea azaroaren 12ra arte izango da

Administrazio eta erakunde publikoek, elkarteek eta GKEek, enpresek eta industriek, ikastetxeek edota herritarrek ekimen bat erregistra dezakete azaroaren 12ra arte. Erregistratutako ekintza gutxienez asteko egunetako batean egin behar da (2023ko azaroaren 18tik 26ra, biak barne). Irabazi-asmorik gabeko ekintzak izan behar dira, eta, ekitaldi bat izanez gero, sarrera doakoa izan beharko da. Gainera, ezinbestekoa da ekintza EWWRen gaietako batean gutxienez oinarritzea: jatorrian murriztea, berrerabiltzea eta berrerabiltzeko prestatzea, hondakinak sailkatzea eta birziklatzea, garbiketa-ekintzak, edota aurtengo gaien inguruko (edukiontziak) beste alderdi bat.

Proiektuak izan duen hamar urteko ibilbidean zehar, Euskadiko lau ekimen saritu dituzte eta sei ekimen Europako finaletan izan dira, urtero aurkezten diren 16.000 bat ekimenean artean.

Let's Clean up Euskadi eta #WhyOverPackaging erronka


Horrez gain, batez ere Euskadiko ikastetxeei bideratutako jarduera bat ere antolatuko da, eta boluntarioen talde batzuek baterako garbiketa-saioak egingo dituzte sakabanatutako zaborren arazoaren inguruko kontzientziazioa sustatzeko, Let´s Clean up Europe ekimenaren esparruan. Ekimen hori Euskadin ere egin da, eta metodologia propio bat hartzen du barne alderdi guztietan jardunbiderik onenak bermatzeko.

Halaber, astean zehar #WhyOverPackaging erronka ere garatuko da sare sozialetan, eta beharrezkoak ez diren edukiontzien argazkiak publikatuko dira, @EWWR2023 kontua etiketatuta. Erronkaren xedea zera da: kontzientziazioa bultzatzea alferrikako edukiontzien arazoaren inguruan, eta komunitatea eztabaidaren eta ekintzaren parte izatea soluzio jasangarriak bilatzea sustatzeko.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteak sentsibilizazioa lortu nahi du hondakinak murriztearen, produktuak berrerabiltzearen eta materialak birziklatzeko estrategien inguruan, bai eta horrekin lotutako Europar Batasunaren eta estatuen politiken inguruan ere; parte-hartzaileen lana ere azpimarratu nahi da, Europako herritarrak mobiliza daitezela lortu nahi da ekintza-gai gakoetan zentratzera animatzeko eta interesdunen gaitasunak sendotu nahi dira, komunikazio- eta prestakuntza-tresna espezifikoak izan ditzaten.



Informazio gehiago


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 15a
  • Hondakinak
Hondakinak Koordinatzeko Organoak plangintza bateratua indartu du Euskadi 2030eko helburuetan aurrera egiteko
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan