Skip to main content
2026ko apirilaren 28a
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekodiseinua

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 50.000 eurorekin sarituko ditu klimaren aldeko ekintza-proiekturik onenak

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 50.000 eurorekin sarituko ditu klimaren aldeko ekintza-proiekturik onenak
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak 2021eko Sozietate Zibila sarirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. Edizio honetan klimaren aldeko ekintza izango da sariaren gai nagusia. Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak gehienez bost klima-proiektu sortzaile eta berritzaile sarituko ditu. Proiektu horien helburua izango da karbono gutxikoa eta klima-aldaketarekiko erresilientea den ekonomia bateranzko trantsizio bidezkoa sustatzea, eta guztira 50.000 euroko zuzkidura jasoko dute.

Europar Batasunaren barruan eskualdeko, estatuko nahiz Europako esparruan jarduten duten eta ofizialki erregistratuta dauden gizarte zibileko erakunde guztiek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak. Saria indibidualki aurkezten diren Europar Batasuneko egoiliarrentzat ere zabalik dago. Saria lortu ahal izateko, ekimenak eta proiektuak EBn egin behar dira, eta horiek bukatuta zein abian egon daitezke; baztertu egingo dira, ordea, aurreikusita daudenak baina hautagaitzak aurkezteko epea amaitu aurretik hasi ez direnak.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 30ean amaituko da, 10:00etan (Bruselako ordua). Sari-banaketaren zeremonia, seguruenik, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldearen osoko bilkuran egingo da, Bruselan, 2021eko abenduaren 8an eta 9an (hori guztia osasun-egoeraren araberakoa izango da).

Eskakizunak


2021eko Sozietate Zibila saria gutxienez gai hauetako bat tratatzen duten proiektuei eta ekimenei emango zaie: gizarte zibilaren erabateko parte-hartzea edo onarpena sustatzea klimaren aldetik neutroa den gizarte bateranzko trantsizioan; herritarren parte-hartzea bultzatzea klimari buruzko eztabaidan; eta tokiko ingurune zein lantokietan klima errespetatzen duten bizitza-ohituretara aldatzea eragiten duten proiektuak lantzea edo gauzatzea.

Era berean, ekimenek saria jaso ahal izango dute kontsumitzaileen artean klimari buruzko sentsibilizazioa areagotzeagatik edo klima-krisialdiaren testuinguruan portaerak eta gizarte-arauak aldatzea bultzatzeagatik; tokiko, eskualdeko, estatuko edo Europako klima-politika aktiboak defendatzen dituzten proiektuak diseinatzeagatik edo exekutatzeagatik; klima-justizia zentzu zabalean sustatzeagatik, giza eskubideak eta enpresen gizarte-erantzukizuna kontuan hartuz; klimari buruzko sentsibilizazioa sustatzea publiko zabalago, dibertsifikatuago, ahulago edo behartsuago baten artean; klimaren aldetik neutroak diren ekonomia eta gizarteranzko trantsizioan gizarteko talde bat bera ere atzera geratzen ez dela bermatzea.

Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldearentzat interesgarriak dira, era berean, maila guztietako eskoletan klimari buruzko hezkuntza bultzatzen dutenak; klima-aldaketari buruz eta egon daitezkeen konponbideei buruz haurrak eta gazteak sentsibilizatzeko proiektuak diseinatzen edo gauzatzen dituztenak; klima-aldaketaren efektuei buruz sentsibilizatzen dutenak eta erresilientzia eta klima-aldaketara moldatzeko ekintzak bultzatzen dituztenak; herritar aktiboak eta ahalduntzea sustatzen dituztenak bidezko trantsizioa bilatzen duten proiektuetan parte hartuz; klima-konponbideak proposatzeko eta aplikatzeko orduan gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen dutenak; eta gazteak gaitzen dituztenak tokiko, eskualdeko, nazioko edo Europa mailako klima- eta ingurumen-politikei buruzko erabakiak hartzeko prozesuetan parte har dezaten.

Eskakizunen zerrenda osoa eta online izena emateko inprimakia eskuragarri daude Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldearen webgune ofizialean.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera