Skip to main content
2026ko irailaren 24a
  • Klima aldaketa

Euskadi klima-ekintzaren arloko lurralde aurreratu gisa nabarmendu da New Yorkeko Klimaren Astean

Eusko Jaurlaritzak New Yorkeko Klimaren Astean parte hartzen du aste honetan, Under2 Coalitionen kide aktibo gisa, klima-ekintza azkartzearekin konprometituta dauden nazio azpiko liderrak biltzen dituzten nazioarteko topaketen baitan. Gainera, Euskadik Regions4ek antolatutako mahai-inguruan ere parte hartu du, eskualde-gobernuen sare horretako kide gisa.

Under2 Coalitionek irailaren 22an New Yorkeko Glasshousen egindako Global Ministerial Meeting izeneko bileran, ia ehun eskualde eta estatutako ordezkariek eztabaidagai izan dute nazio azpiko gobernuen funtsezko rola, ezegonkortasun politikoak eta konpromiso nazional batzuen atzerapausoak markatutako testuinguru globalean. Foro horretan, azpimarratu egin da beharrezkoa dela klima-anbizioa lurraldeetatik indartzea, politiken inplementazioa azkartzea, eta koalizioaren hamargarren urtemuga ospatzea, aldaketa bidezko eta eraginkorraren motor bezala.

Euskal ordezkaritzak Under2 Coalitionen topaketa batean parte hartu du, eta baita Regions4 sarearen mahai-inguru batean ere,  eta bertan berretsi du nazio azpiko klima-ekintzarekin hartuta duen konpromisoa, COP30erako bidean

Eusko Jaurlaritzaren burua Conchi Aranguren izan da, hots, Euskadiren Estatu Batuetarako eta Kanadarako Ordezkaritzaren arduraduna; honek autonomia erkidegoa ordezkatu du lan-saioetan, Kalifornia, Quebec, Maharashtra, Eskozia eta beste eskualde batzuetako liderrekin batera.

Orobat, irailaren 23an -asteartea-, Euskadik Regions4 sarearen mahai-inguruan ere parte hartu du, honako ardatz hauen inguruan: klima-aldaketara zuzendutako eskualde-soluzioen truke estrategikoa eta Brasilgo COP30era daraman bidea prestatzea. Espazio horretan, aztergai egon da zer rol jokatzen duten eskualde-gobernuek erresilientzia bidezkoaren, maila anitzeko gobernantzaren eta eskualdeen bio-ikuspegien sustapenean; halaber, Just Resilience Action Platform (JRAP) plataforma berriaren sorrera ere aztertu da.

Nazioarteko foro horietan parte hartzearen bidez, Eusko Jaurlaritzak indartu egiten du nazio azpiko gobernuek klima-helburu globalei egiten dieten ekarpena, eta agerian uzten du esperientziak konpartitzeko beharra, egoera txarragoan dauden eskualdeen aurrean dugun erantzukizunaren kuota gure egiteko beharra agerian uzteaz batera.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Klima aldaketa
Hasi dira LIFE IP ip urban klima 2050 eskuhartzearen obrak Zarauzko malekoian
2026ko ekainaren 5a
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Urdaibaik klima-aldaketak lurraldean dituen kausak eta ondorioak ulertzeko erakusketa iraunkor berria inauguratzen du
2026ko apirilaren 21a
  • Klima aldaketa
Euskadik ekintza klimatikoari buruzko LIFE proiektuen Europako topaketa hartzen du
2026ko otsailaren 26a
  • Klima aldaketa
Europako Batzordeak Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketara egokitzeko BIK 2050 proiektua babestu du