Skip to main content
2026ko maiatzaren 6a
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra

Euskadiko ETE Zirkularreko batzorde teknikoak Europako Itun Berdetik sortutako ingurumen araudiaren ondorioz euskal ETEek izango dituzten ingurumen erronkak aztertu ditu

Euskadiko ETE Zirkularreko batzorde teknikoak Europako Itun Berdetik sortutako ingurumen araudiaren ondorioz  euskal ETEek izango dituzten ingurumen erronkak aztertu ditu

Bilbon egin zen bilera, eta bertan, besteak beste, ingurumen alorreko Europako lege ekimen ugariak azaldu ziren, 150 ekimen baino gehiago, zeinak “ekintzarako motor indartsu” gisa konfiguratzen baitira enpresetarako.

Ihobek nabarmendu zuen erakundeek presio handiagoa dutela jasangarritasunaren ikuspegiarekin lan egiteko, finantza erakundeei eta enpresa handiei eskatzen zaien gardentasuna eta informazioaren ondorioz, balio kate osora iristen diren eskakizunak izanik.

Produktu jasangarriaren ikuspegiari ematen ari zaion bultzada berria ere aipatu zen, bai eta produktuen balioa eta bizitza baliagarria optimizatzeko zirkulartasun eta ekodiseinuko irizpideak ere.

Klima ekintzaren eremuan, deskarbonizaziorantz aurrera egiteko premiaz hitz egin zen, 3 irismeneko emisioekin eta zientzian oinarritutako helburuekin, izan ere, Ihobek adierazi duenez, “ekonomia zirkularrik gabe neutraltasuna ez da posible izango”.

Azkenik, nabarmendu behar da Europaren zaurgarritasuna baliabide naturalei dagokienez eta horiek eskuratzeko munduan dagoen lehia handia, baliabideen erabilera efizientea Europaren hazkuntzarako agenda berriaren erdigunean jarriko duena.

Esparru horretan, adierazi zen trantsizio zirkularrak lankidetza behar duela, “enpresa arteko lankidetza katearen beraren barruan” eta lankidetza publiko-pribatua, alegia, bai eta enpresak garaiz erreakzionatzea ere, “arauetako, ingurumeneko, merkatuko, teknologietako eta finantzetako faktoreen konplexutasuna eta ziurgabetasuna direla-eta”.

Tresnak


Euskal ETEek aurrean izango dituzten erronkei errazago erantzuteko, Ihobek aktibo dauden profesionalentzako doako programa aurkeztu zuen. Programa horretan aztertzen dira, besteak beste, karbono aztarna eta deskarbonizazio estrategiak; gardentasuna eta ingurumen posizionamendua; ekonomia zirkular baterako ekodiseinua; finantza jasangarriak; eta lehengaiak eta hondakinen kudeaketa.

Gogora ekarri zen, halaber, Climate&Circularity Calculator web tresna eskuragarri dagoela doan, ingurumeneko metrikak errazago kalkulatzeko, produktuaren edo zerbitzuaren ikuspegitik, bai eta antolamenduaren ikuspegitik ere.

Euskadiko ETE Zirkularra


Eusko Jaurlaritzak, Ihobe eta SPRI taldea bere erakunde publikoen bitartez, eta eragile enpresarialek lankidetzan aritzeko egindako aliantza publiko-pribatu bat da, eta bere helburua da 500 ETE mobilizatzea, beren prozesuetan ekonomia zirkularreko estrategiak ezartzen aurrera egin dezaten.

Gaur egun, 28 erakunde daude aliantza horretan sartuta, tartean direla klusterrak, enpresa elkarteak eta sektore elkarteak, merkataritza ganbarak, eta toki eta eskualde garapeneko agentziak, zeintzuek 25.000 ETE baino gehiago mobilizatzen duten Euskadin.

EAEko tarteko eragile industrial guztiak atxiki daitezke ekimen horri. Atxikitzeko formularioa esteka honetan dago eskuragarri: Axikitzeko formularioa





Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute