Skip to main content
2026ko azaroaren 22a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Ingurumen-plangintza

Ihobek ekintzak aurkeztu ditu APIAren Ingurumen Kazetaritza Kongresuan komunikatzeko eta herritarrak mobilizatzeko

Ihobek ekintzak aurkeztu ditu APIAren Ingurumen Kazetaritza Kongresuan komunikatzeko eta herritarrak mobilizatzeko
Planetaren osasuna eta giza osasunarekiko harremana da Ingurumen Kazetaritzako XIV. Kongresurako hautatutako gaia. Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak (APIA) eta Ihobek –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak– elkarlanean antolatu dute kongresua.

‘Ingurumen Komunikazioa: osasun globaleko kontu bat’ lelopean, Ihobeko ordezkarien parte-hartzea izango duen hitzorduak nazioarteko komunikatzaileak eta espezialistak bilduko ditu, 2021eko azaroaren 22an eta 23an, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Kongresu hau bi urtez behin antolatzen da, eta edizio honen helburua da planetaren osasunari pultsua hartzea eta informazio-estrategiarik onenak lantzea, gizarteari ingurumen-diagnostikoa helarazteko etorkizunera begira funtsezkoa den une historiko batean; halaber, gogoeta egin nahi da abian dagoen trantsizio ekologikoak informazioaren profesionalentzat dakartzan aukera, zailtasun eta erronkei buruz.

Ihobek ekitaldia bultzatu du eta, horretaz gain, aktiboki parte hartuko du bertan. Sozietate publikoaren Komunikazio arloko teknikari Yolanda Rodríguezek astelehenean, 22an, parte hartuko du ‘Mobilizatzeko eta jarduteko komunikatzea’ saioan, Euskadin herritarrak mobilizatzeko egiten ari diren zenbait ekintza aurkeztuz. Bere hitzaldian irailaren amaieran egin zen ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioaren emaitzak aurkeztu ditu, baita Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen programazioaren esparruan urtero antolatzen den Ingurumen Komunikazioko Eskolarenak ere. Halaber, “52 keinu aldaketa klimatikoaren aurka” liburuaren aleak banatu dira bertaratuen artean, herritarren artean oso harrera ona duen material baten adibide gisa; material horrek isuriak murrizteko aholkuak sustatzen ditu, zailtasun- eta inpaktu-maila desberdinetakoak.

Askotariko programa


Bi jardunaldietan, erakunde publikoen, gizarte-erakundeen, erakunde zientifikoen, enpresen eta komunikabideen nazio- eta nazioarte-mailako adituek hainbat gai jorratuko dituzte: energia-trantsizioa biodibertsitatea kontserbatzeko erronkaren aurrean; teknologiak sortutako ingurumen-kutsadura berria; gezurren eta berri faltsuen gorakada ingurumenaren esparruan; eta ‘greenwashing’a edo baso-soiltzea.

Kongresu honetan duen lankidetzarekin, Ihobek ingurumen-komunikazioa bultzatu nahi du, eta, aldi berean, ingurumenari buruzko ezagutza zabaltzeak garapen jasangarrirako eta ekosistemen kontserbaziorako duen garrantzia azpimarratu.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko irailaren 10a
  • Ingurumen-komunikazioa
Ingurumen Komunikazioaren Eskolak klima-kezka ekintza bihurtuko duten kontakizunen aldeko apustua egin du
2026ko irailaren 9a
  • Ingurumen-plangintza
Irantzu Sádaba (EIA): “Europak adimen artifiziala eta digitalizazioa bideratu behar ditu bere trantsizio berdea babesteko”
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko uztailaren 1a
  • Ingurumen-komunikazioa
Eusko Jaurlaritzak eta Ecoembesek birziklapen inklusiboa hurbildu dute adimen-desgaitasuna duten 5.200 pertsonengana