Skip to main content
2026ko ekainaren 9a
  • Klima aldaketa

Ihobek Urklima txostena aurkeztu du, Oka ibaiaren arroko baliabide hidrikoetan klimak duen inpaktua aztertzen duena

Klimatek - URKLIMA

Ihobe sozietate publikoak “Urklima: klima aldaketak Oka ibaiaren arroko baliabide hidrikoetan duen inpaktua” izeneko txostena argitaratu du. Azterketa aitzindaria da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban beroketa globala uraren erabilgarritasunean eta kalitatean nola eragiten ari den aztertzen du. Lan hau Klimatek ekimenaren barruan kokatzen da, hau da, klima aldaketara egokitzeko politiketan berrikuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritza 2016tik bultzatzen ari den ekimenaren barruan.

Txostenak lehen aldiz aztertu du klima aldaketak gune horretako ur baliabideetan duen inpaktua modu integratuan

UPV/EHU, AZTI, NEIKER eta BC3ren arteko lankidetzaren emaitza da txostena, eta helburu nagusia da arro hidrografikoen kudeaketaren ikuspegi integratua eskaintzea, egokitzapen klimatikoaren ikuspegitik. Horretarako, Oka ibaiaren arroan proiektu pilotu erakusle bat garatu da, zati kontinentala eta estuarioa barne hartuta, lurraldearen egokitzapen hidrologikorako jarraibide zehatzak proposatuz.

Azterketaren aurkikuntza nagusien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Urteko batez besteko emariaren jaitsiera: proiekzio klimatikoek adierazten dutenez, Oka ibaiaren emaria apurka-apurka jaitsi da mendean zehar, batez ere udan eta udazkenean, eta horrek baliabide hori kolokan jar lezake agorraldietan, hau da, emaria baxuen dagoenean.
  • Lurzorua galtzea eta sedimentuak handitzea: baso kudeaketa intentsiboa, batez ere pinua eta eukaliptoa bezalako espezieekin, higadura eta sedimentuen esportazio handitzea eragiten ari da, uraren kalitateari eraginda.
  • Ur bilketak babestu beharra: txostenak proposatzen du “Lehentasun Hidrologikoko Espazioak” sortzea eta URBASO metodologia aplikatzea ur bilketako guneen inguruan babes eremuak mugatzeko, lurzorua kudeatzeko neurri espezifikoekin. Hau da URBASO metodologia: ... (zer den azaldu)
  • Tresna ekonomikoen proposamena: konpentsazio ekonomikorako eskema planteatzen da lurraldearen erregulazio hidrikoa hobetuko duten jardunbide jasangarrien onarpena sustatzeko.

Azterketak Okako estuarioaren dinamika ere aztertzen du, eta ateratzen duen ondorioa da klima aldaketak estuarioaren morfologian oraingoz inpaktu txikia duen arren gizakien jarduketek, hala nola dragatze lanek edo hondartza birsortzeko lanek, eragin garrantzitsuak izan dituztela.

Ikerketaren ondorio nagusien arabera, mende honetan batez besteko emaria jaitsi da, lurzorua galdu da eta sedimentuak handitu dira, eta ur bilketarako babes neurriak proposatu dira, bai eta zerbitzu hidrologikoengatik ordaintzeko aukera ere

“Urklima”k klima aldaketarako egokitzapena lurralde eta hidrologiaren plangintzan integratzeko premia azpimarratzen du, eta Euskadin uraren kudeaketa erresilienteago baterantz aurrera egiteko tresna zehatzak eskaintzen ditu. 2026rako aurreikusita zegoen Urdaibaiko Erabilera eta Gestioko Plan Gidariaren berrikuspena proposamen horiek txertatzeko funtsezko aukera gisa aurkeztu da.

Txosten honekin, Ihobek ingurumena babesteko eta klima aldaketara egokitzeko hartuta duen konpromisoa indartzen du, gobernantza berritzaile eta ezagutza zientifikoan oinarritutakoaren aldeko apustua eginez.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan
2026ko ekainaren 30a
  • Klima aldaketa
BIK 2050 proiektu europar handi baterantz egiten ari da aurrera Bilboko itsasadarra klima-aldaketara egokitzeko