2026ko otsailaren 22a
- Ingurumen-plangintza
Under2 Coalition-ek aintzatetsi egin du Euskadik klima-ekintzaren alorrean duen lidergoa
Eusko Jaurlaritza Under2 Coalition-en kidea da 2015ean abiatu zenez geroztik, eta sarearen gobernantzaren partaidea da, Batzorde Eragilean, 2020az geroztik
Euskadi sarearen partaidea da eratu zenez geroztik, eta sareak biltzen dituen 260 eskualdeen artetik klima-neutraltasunarekin 2050erako konprometitu diren 40 eskualdeetako bat da, baliabide ekonomiko, legal eta teknikoak helburu horren zerbitzuan jarriz.Urteko oroitidazkiak Eusko Jaurlaritzaren lidergoa aitortzen du espresuki, sarearen gobernantzaren partaide gisa, 2020-22rako Batzorde Eragilean aritu baita. Organo hori 15 eskualdez osatuta dago, maila globalean, eta Under2 Coalition-en hazkundea eta inpaktua gidatu ditu azken bi urteetan, Presidentzia Batzordearen eskutik.
Urrunago, arinago, elkarrekin
Under2 Coalition-ek nazioarteko beste erakunde batzuekin gidatu dituen azken ekimenetako bat 2021eko azaroko COP26n Glasgow-en aurkeztutako Further, Faster, Together izenekoa da.
Ekimen horren baitan, 68 eskualdetako gobernuek, horien artean Eusko Jaurlaritzak, mezu garbi bat helarazi zieten NBKAEHko Alderdiei, sektore arteko ekintza multzo bat 2030. urtea baino lehen inplementatzeko konpromisoa hartuz, BEG isuriak murrizteko eta tenperatura globalaren igoera 1,5ºC-tan mantentzeko xedez. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu zituen Euskadik alor hauetan hartutako konpromisoak: gobernu arteko lankidetza eta plangintza, azpiegitura, ingurumen-justizia eta naturan oinarritutako irtenbideak.
Under2 Coalition-i buruz
Under2 Coalition 2015ean eratu zen, Nazio Batuen Erakundearen Klimari buruzko Alderdien 21. Konferentzian COP21-. Gaur egun, ekimenak 260 estatu biltzen ditu, 1.750 milioi pertsona eta ekonomia globalaren % 50 ordezkatuz. Beraren idazkaritza The Climate Group nazioarteko erakundeak kudeatzen du.
Iturria:Ihobe