Skip to main content
2026ko martxoaren 25a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-komunikazioa

Ihobe sozietate publikoak akordioa berritu du Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoarekin ingurumen-komunikazioa sustatzeko

Ihobe sozietate publikoak akordioa berritu du Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoarekin ingurumen-komunikazioa sustatzeko
Alexander Boto Basteguietak, Ihobeko zuzendari nagusiak, eta Jesús Coterón Molinak, Kazetarien euskal Elkargoko dekanoak eta Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakariak, gaur berritu dute beren lankidetza-hitzarmena, EAEko lurraldean komunikazioko profesionalen artean ingurumen-komunikazioa eta jasangarritasun-balioak bultzatzen jarraitzeko.

Lankidetza horrek ekarriko du elkarrekin antolatzea era guztietako jarduerak, tailerrak edo bisita teknikoak eta, ondoren, horiek zabaltzea, sustatzea eta koordinatzea, bai eta Ihobe ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak garatutako jarduerarekin lotutako beste alderdi batzuk ere; bi erakundeentzat interesgarriak diren gaiak zabaltzea ere barne hartzen du. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabideetako profesionalen artean ingurumen-kazetaritza sustatzeko helburuarekin.

Bestalde, 2019an sinatutako lehen akordioak Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Kazetaritza Saria jaiotzen ikusi zuen, Euskal Kazetarien Elkargoak eta Elkarteak urtero ematen dituzten kazetaritza-sarien kategoria gisa, eta arrakasta handia lortu du. Orain arte, bi sari eman dira ingurumen-kazetaritzaren arlo horretan: natura kontserbatzeko gaietan espezializatutako kimikari eta kazetari Julen Rekondori 2019an, eta ingurumen-gaietan aditu eta dibulgatzaile Gorka Belamendiari iazko edizioan.

Horregatik, hitzarmen honek ekimen horri eusten dio, baita Ihobe sozietate publikoaren ordezkari batek sari horietan epaimahai gisa parte hartzeari ere; hitzarmenak, gainera, bi urteko indarraldia du, eta beste bi urtez luza daiteke.

Kazetarientzako gida azkarrak

Komunikabideetako profesionalentzat hainbat baliabide biltzen ditu Ihobek bere webgune korporatiboan, eguneroko lana errazteko ingurumenaren arloko gaiei buruz idazteko. Horiek “Ingurumen Komunikazioa”ri buruzko atal berezi batean aurki daitezke.

Bertan, Ihobek hainbat gida argitaratu ditu kazetarientzat: “Klima aldaketa. Gida azkarra kazetarientzat”, “Kazetarientzako erosketa publiko berdeari buruzko gida azkarra”, edo, berriena: “Ekonomia zirkularrari buruzko gida azkarra kazetarientzat”, 2020ko urtarrilean argitaratua. Gida laburrak eta errazak dira, gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak nahiz esparru horietako informazio-iturri ofizial nagusiak jorratzen dituztenak, besteak beste.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko martxoaren 27a
  • Korporatibo
Ihobek 639 ekintza egin zituen udalerrietan, eta 2.200 enpresa baino gehiago mobilizatu zituen 2025ean, Euskadiko energia eta klima trantsizioan aurrera egiteko
2025eko abenduaren 9a
  • Korporatibo
Ihoberen 2026ko egutegia eskatu