2026ko irailaren 15a
- Ekonomia zirkularra
- Ekodiseinua
- Ekoberrikuntza
Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Bilbora heldu da
Imagen
Irailaren 30era arte, larunbata, Bilbok hartuko du Zirkularrak-Circulares Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketa ibiltaria, Konekta La Perrera udal gunean, ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astea ospatzen den une berean. Erakusketak, halaber, herritarrei zein enpresei zuzendutako jarduera paralelo ugari barne hartuko ditu, horien artean ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian fabrikatutako produktu zirkularrak izeneko jardunaldia.